Euskal kondairak eta mitologia

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urr. 26a, 12:00

Kontu Kantoi taldeko kideek euskal kondaira eta mitologian oinarritutako saioa eskaini zuten atzo arratsaldean ipuin-kontalarien txokoan.

Haur liburutegira hurbildu ziren gaztetxoek ekilorearen eta Tartaloren istorioak ezagutu ahal izan zituzten Bea Egizabalen hitz eta Cesar Marcosen marrazkien bitartez. Euskal mitologiako beste pertsonaiak ere agertu ziren ipuinetan, hala nola, Amalur edo Sugar.

Haurrek adi jarraitu zituzten bi kontakizunak. Abestiak kantatu, barre egin eta galderak egiteko aukera ere izan zuten amaitzean.

Ikasturte honetako hurrengo saioan ere, Kontu Kantoiko kideen kontakizunez gozatu ahalko dute 6 et 8 urteko gaztetxoek. Hitzordua, azaroaren 10ean, ostegunean izango da. Txikienek, berriz, azaroaren 17an, Pello Añorgaren eskutik, ipuin eta liburuen mundu magikoan murgiltzeko aukera izango dute. Saioak 18:00etan hasten dira.