Aitor Manso Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 28a

Herriko gidari gazteak Euskadiko karting txapelketa irabazi zuen iragan asteburuan, Villarcayoko zirkuituan (Burgos). Azkeneko lasterketako bi tandetan lehenengo eta bigarren izan zen, hurrenez hurren.

Senior kategoriako Euskadiko karting txapelketa poltsikoratu zuen Aitor Manso kart gidari gazteak iragan asteburuan. Villarcayoko zirkuituan jokatu zen proba erabakigarria.

Lasterketa horrek bi tanda izan zituen: aurrenekoan, polea egin eta garaipena eskuratu zuen, azken itzulietan beste bi autorekin gogor lehiatu ostean. Lehenengo tandan irabaztea lortu zuenez, matematikoki bermatu zuen titulua irabaztea. Bigarren lasterketan, arestian aipatu bezala, bigarren postuan sailkatu zen.