Kontsumo joerei buruzko ikastaroa azaroan Villa Mirentxun

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 19a

"Negozio eredu berriak" aztertuko dituzte merkatariekin.

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiarako eta Lehiakortasunerako sailak abian jarri du "Negozio eredu berriak" prestakuntza-kanpaina. Honek egun merkatari txikiek dituzten erronkei erantzutea bilatzen du. Lasarte-Orian prestakuntza saioa izango da azaroaren 7tik 11ra, 12 orduko iraupena edukiko du eta doakoa izango da.

Villa Mirentxun egingo da 14:00etatik - 16:30ra. Honetan parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute Beterriko Merkataritzarako Bulego Teknikoan osteguna azaroak 3a baino lehen edo 943 333 049 telefonora deituta.

Beharrezkoak diren datuei dagokionez, izen-abizenak, komertzioaren edo ostalaritza establezimenduaren izena, helbide elektronikoa edo telefono zenbakia zehaztu beharko dira. Bestalde, nominaren goiburua, datu ekonomikorik  gabe, edo Gizarte Segurantzako autonomo agiria aurkeztu beharko da ere.