Hori dela eta, antolatzaileek guraso eta haur guztiei oholtzara igo edo plazara hurbiltzera gonbit egiten diete.
2012ko urritik 2013ko abendura bitarte jaiotakoek ‘Xalala Riki Riki’ dantzatuko dute; 2014 urtean jaiotakoei, ‘Han zeunden’ egokitu zaie; 2015 urtean jaiotakoek , ‘Tope Tomatxa’ abestuko dute eta 2016 urtean jaiotakoek, berriz, ‘Txiki-txikia’.
Antolaketako kideek ohartarazi dutenez, lanak bideratu nahian, oholtzara igo nahi duten familiek izena eman beharko dute. Izen-ematea 943 371 448 zenbakian edo aisia@ttakun.eus emailean egin daiteke. Mezuan familiako kide kopurua zehaztea eskatzen dute antolatzaileek.
Bestetik, koreografiak freskatzeko entsegua egingo dela ere jakitera eman dute. Saioa urriaren 17an, 17:00etan izango da, Landaberri BHIn.