Esteban Martinez seniorrak Ferrolen (Galizia) konpetitu zuen joan den asteazken eta ostegunean, Espainiako txapelketan. Bakarka brontzezko domina lortu zuen, 81 kilo azpikoen kategorian, bost borrokaldi gogor eta lehiaturen ostean. Taldeka, berriz, zilarra kolkoratu zuen. Astebete lehenago, Martinez bera eta Josu Olmos Irungo Superkopan aritu ziren. Martinezek lehen borrokaldia galdu zuen; Olmosek lehenengo borrokaldia irabazi eta brontzeagatiko pasea galdu zuen.
Kadeteak Frantzian
Ander Garrido, Yeray Mendibe eta Eneko Eizagirrek Paun konpetitu zuten: bakoitzak bi borrokaldi irabazi eta beste bi galdu zituen.