Udazkenari ongi etorria Zabaletan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 15a

Urteroko legez, aurten ere udazken festa egin zuten atzo, Zabaleta auzoan.

Udazkenari ongi etorri emateko asmoz, ekitaldi ezberdinak izan zituzten, aurten ere, Zabaleta Auzolan Elkarteak antolatuta.

Ospakizunari hasiera emateko, Gurutze Irazusta Lasarte-Oriatarraren hitzaldia izan zuten lehenik. Gure gorputza eta diafreoaz mintzatu zen herritarrra. Gorputzaren bitartez, arlo fisikoa, emozionala, mentala eta energetikoa bildu, ikertu eta orekatzen laguntzen duen metodologia da hain zuzen ere Diafreoa. Norbere indarrekin bat egin eta norbere bizi pozaren jabe egitea ahalbidetzen edo laguntzen du. Guztira, hogei bat lagun gerturatu ziren hitzaldira..

Hizketaldiaren ostean,  sardin jan herrikoia egin zuten eta Udal Musika Eskolako trikitilariak izan ziren iluntzeko ospakizuna girotzen.

Giro on eta atseginean igaro zuten aurtengo udazken festa auzoko bizilagunek.