Neska eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko gazte talde bat osatu nahi da Lasarte-Orian.
Urriaren 26an bilera
Talde hau osatzeko lehenengo bilera urriaren 26an, asteazkenez, 18:00etan izango da Gaztelekuan eta honetan parte hartzera deitu nahi dituzte herriko gazteak.
Ekimen berri honek belaunaldi berrien artean gizartean errotuta dauden zenbait estereotipo aztertu, landu eta ezabatzea du helburu. Parte hartzea irekia dela gogoratzen dute.
Bestalde, martxan dago Gaztelekuan ere gazteentzako sexu informazio eta aholkularitza bulegoa.
Bi urte dira zerbitzu hau Gaztelekuan martxan jarri zela Emakumeen Zentroan eskaintzen denaren osagarri moduan eta ostegunero 18:00etatik 20:00ak bitartean, sexualitatea lantzen da gazteekin modu irekian.
Aurreko ikasturtean 159 gaztek erabili zuten zerbitzua hainbat kontsulta egiteko.
Bi urtetan guztira 279 kontsulta izan dira jaso direnak eta gaiei dagokionez, denetarik izan da.