Gaztelekuko entsegu gelen eskaera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 4a

Lasarte-Oriako Udalak herriko musika taldeei ohartarazten die, Gaztelekuko entsegu gelak ikasturtean zehar erabili nahi dituzten taldeek urriaren 6a arte dutela eskaera egiteko.

Gazteria saileko kideek jakitera eman dutenez, inprimakiak Gaztelekuan jaso behar dituzte interesatuek. Eskaera osatuak berriz, Lasarte-Oriak Udaleko erregistro orokorrean entregatu behar dira.