Viana-Lodosako Nafarroa Oinezera autobusa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 5a

Ttakun kultur elkarteak Hernaniko Dobera elkartearekin batera, urriaren 16an Viana-Lodosan antolatu den Nafarroa Oinez jaialdira autobusa antolatu du.

Autobusa goizeko 9:00etan Tajamar biribilgunetik aterako da. Vianatik 19:00etan egingo du buelta.

Txartelak 10 euroko balioa du Ttakuneko bazkideentzat eta bazkide ez direnek, 12 euro ordaindu behar dituzte. Tiketak eskuragarri daude Ttakun Kultur elkarteko bulegoan. 

Antolatzaileek autobusa ateratzeko gutxieneko kopuru bat egongo dela jakin arazi dute.