Raul Gomez Margallo bigarren '5 milia buru osasunaren alde' lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 6a

Sasoi betean jarraitzen du Raul Gomez Margallo herriko lasterkariak. Iragan igandean bigarren helmugaratu zen '5 milia buru osasunaren alde' lasterketan, Donostian.

Ibilbideko zortzi kilometroak 25:46ko denboran osatu zituen. Unai Señoran Bengoa irurarra eta Lourdes Colomo Artola zizurkildarra izan ziren irabazleak; 25:37 eta 30:52ko denborak egin zituzten.