Aurten ere, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari bultzadatxoa bat emateko aukera dute euskalzaleek. Izan ere, kanpainan jasotzen den %25 haien eskura jarriko baita. Errigorako kideek aditzera ematen dutenez, “euskara ikasteko egitasmoen etorkizuna bermatzen jarraitzeko eta, gainera, zonaldean euskara plazara jalgitzeko ametsa egia bihurtzen hasteko” erabiliko da.
Bi aukera
Errigora ekimeneko kideek azken urteetan legez, kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko bertako produktuak eskaintzen dizkiete Euskal Herriko herritarrei.
Baina oraingo honetan berrikuntza bat dakarte. Orain arte, saski bakarra zegoen eskura, aurten bi saskiren artean aukeratu edo bietaz gozatu ahalko da: saski zuria edo saski beltza.
Saski zurian txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoak, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsa, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa daude.
Saski beltzean, berriz, oliba-olio birjina, mahats-zukua, potxak, melokotoi-marmelada, arbendolak, borraka ekologikoa, pikillo-piper mamia, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa daude.
Saski bakoitzak 50 euroko prezioa izango du.
Eskaera
'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpaina urriaren 24an hasiko da eta azaroaren 8a arte egin ahalko dira eskaerak.
Eskaerak errigora.eus orrialdean edo gure herriko hainbat puntuetan egin ahalko dute interesatuek, hala nola, Ttakun elkartean eskuragarri daude eskaera orriak.
Errigorako lagunek kanpaina eta eskaera orriak jasotzeko puntuen informazio gehiago eskainiko dute hurrengo asteetan.