Mahai-ingurua eta manifestua

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 10a

Bateragune auziaren zazpigarren urteurrena beteko da datorren urriaren 13an, ostegunez.

Hori dela eta, Euskal Herriko pentsaera anitzeko pertsona talde batek agiri bat aurkeztuko du datorren urriaren 14ean, ostiralean, 11:30ean Donostian. Auzi honetan zazpi pertsona izan ziren epaituak, horien artean, Rafa Diez Usabiaga herritarra. 

Lasarteoriatarra izan ezik, beste sei epaituak kalean daude dagoeneko, baina auziaren ondorioak pairatzen dituzte. Horregatik, pertsona talde honek  honen harira landutako hausnarketa plazaratu nahi du.

Mahai-ingurua
Egun horretan bertan, ostirala 14, Xirimiri Elkarteak ere mahai-inguru bat antolatu du arratsaldeko 19:30ean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Solasaldi horretan Arnaldo Otegi Bateragunen atxilotua, Laura Mintegi eta Joxemari Agirretxe Rafa diezen laguna izango dira. Iñaki Petxarroman kazetariak gidatuko du mahai-ingurua.