Goizeko 9:00etan aterako da autobusa egoitza aurreko geltokitik. Zestoan Liliko jauregia eta Ekainberriko kobazuloak bisitatuko dituzte eta minitrenean ibilbidetxo bat egingo dute.
Azpeitiako Kiruri jatetxean indarrak berreskuratu eta herria ikusteko aukera izango da.
Bazkideek 35 euro ordainduko dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 40 euro.
Izen-ematea Biyak Bat egoitzako egingo da urriaren 17tik aurrera, bulegoko ordutegian 10:30etik 12:30era.