Nagusien omenaldiko ospakizunak hasiko dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 1a

Biyak Bat elkarteak Lasarte-Oriako Udalarekin batera antolatzen duen Nagusien Omenaldiko egitarauari hasiera emango zaio gaurarratsaldeko 16:00etan. Biyak Bat elkarteko egoitzean bandera igoera egin eta agurra dantzatuko dute.

Ordu erdi geroago, Isla plazan, toka, igela eta pote txapelketak jokatuko dira. Izena emateko aukera dute interesatuek jokoa hasi baino lehen. 18:00etan, bingo lehiaketa izango da elkarteko egoitzan eta 20:00etan, lehiaketa guztien sari banaketa.

Igandean, meza nagusiaz, Amaia Gonzalez Caballeroren emanaldiaz eta bazkariaz gozatu ahalko dute herriko pertsona nagusiek. 

Bazkarian izena eman dutenen artean, adinez zaharren diren emakume eta gizona omenduko dituzte eta 85 urtekoek oroigarria jasoko dute. Bazkal ostean, dantzaldia izango da 'Ruby Berriak' taldearen eskutik.