Biyak Bat egoitza Nagusien Omenaldiko ospakizunetan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 2a

Lasarte-Oriako Biyak Bat Elkarteak, udalaren laguntza, Nagusien Omenaldi asteari hasiera eman dio asteburuan. Ekintza ugariz betetako egitaraua izan da eta hurrengo larunbatera arte izango da zertaz gozatua.

Aurten ere, herriko Biyak Bat Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak, Nagusien Omenaldi astea antolatu dute eta ekintza ugari izan dira asteburuan zehar, herrian.

Larunbatean, bandera igoerarekin eman zioten hasiera ospakizunei. Arratsaldean, bandera igo ostean, igel-jokoan, tokan, bote-jokoan eta bingoan aritu ziren elkarteko zenbait kide. Gaur berriz,  San Pedro Elizan meza nagusia entzun ahal izan dute, goizean. Ondoren, elizako atarian zai zeuzkaten trikitilariekin batera, Manuel Lekuona Kultur Etxera joan dira kalejiran. Bertan, Amaia Gonzalez Caballero dantza eskolako kideek, dantza emaanaldia eskaini dute. Pasodobleak, dantza mota ezberdinekin egindako fusioak eta sevillanak,ikusi ahal izan dira. Dantza ikuskizunaren ostean, Mitxelingo kirol gunean elkartu izan dute hitzordua Biyak Bateko kideek. Bertan, bazkari herriko bat egin dute. Guztira, 408 lagun elkartu dira eta horietatik guztietatik, hamaika gizonezko eta hamar emakumezko omendu dituzte. Gainera, mahai nagusi bat ere jarri dute bazkarian. Bertan, Jesus Zaballos alkatea, Lourdes Acevedo gizarte zerbitzuetako lehendakaria, Luis Murua parrokoa Biyak Bat egoitzako lehendakari diren Exiquio Perez eta Adela Manso eta elkarteko bi kide nagusienak, Gregorio Garcia eta Martina Intsausti egon dira. Amaitzeko, bazkariko indarrak hartuta, 'Ruby Berriak' taldearen eskutik, dantzaldia izan dute.  Asteburuko ekitaldi hauekin guztiekin batera, datorren larunbata bitartean beste zenbait ekitaldi izango dira; gimnasia erakustaldia, ipuin-kontalaria, dantza lehiaketa eta ibilaldi neurtua, besteak beste. 

Asteburuko argazkiekin osatutako argazki-bilduma