CNT sindikatuak azaroak 6rako Zubietako lubakietara, Mendi Martxa bat antolatu du. Martxa goizeko hamarretan aterako da hipodromoko zubitik. "Lubakietan omenaldi xume bat egingo da hil ziren antifaxista guztieei, helburua da memoria ez galtzea eta duela 80 urte gertatutakoa belaunaldiz belaunaldi transmititzea gazteei", horregatik gaurko eta atzoko faxismoaren aurka lemapean burutuko da mendi martxa.