19:00etan izango da Manuel Lekuonan herriko Sarek antolatutako mahai ingurua. Honetan Ibon Fernandez Iradi presoaren egoeraz hitz egingo da. Fernandez Iradi 2003ko urtarrilaren 4an atxilotu zuten, 30 urteko zigorra ezarriz.
2011ko hasieran gaixotasunaren lehen sintomak pairatzen hasi zen. 2012ko udazkenean aurreko oinaze sintomen agerraldi larri batzuen ondoren, Toulouseko Purpan Ospitalean hainbat froga neurologiko egin zioten eta Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten (NerbioSistema zentralaren gaitz larri degeneratiboa, sendaezin, kroniko eta progresiboa. 2013/01/24an komunikatutako emaitza). 2013/05/13an hasi zuen tratamendua (Interferon). Aurrekariak: Balizko Bizkar Lunbarreko Hernia diskala (2011/04/27ko Madrileko 12 de Octubre Ospitaleko Larrialdietako txostena). Balizko Mielitis parainfekzioso monofasikoa (2012/03/02ko Madrileko 12 de Octubre Ospitaleko txosten medikua).
Egoera juridikoa
2013ko uztailaren 16an Paueko Auzitegiak euroagindua onartzen du, baina Estatu frantsesean bete behar duen zigorra burutu ondoren. 2014ko hasieran, bere osasun egoera dela eta, zigorraren etena ezartzea eskatu zitzaion epaileari, koutchner Legearen pean (epaileak izendatutako bi espezialista ezberdinek presoak pairatzen duen gaixotasuna espetxealdiarekin egokia den ebaztea) iritzia jasotzea; 2014aren otsailean bi medikuek Ibonen gaixotasuna ez dela espetxearekin bateragarria ebatzi zuten; Fiskalak, berriz, Zigor etenaren aurka egin zuen.
2014ko ekainaren 20an etenaren alde ebatzi zuen epaileak, baina espetxean jarraitzen du Estatu frantsesean bizitzeko debekuaren aferak bere alde egiten ez duen bitartean. 2014ko urriaren 25ean Pariseko Dei Auzitegiko epaileak behin betiko epaia 2015eko martxoaren 26a arte atzeratzea deiberatu zuen. Ordurako, hirugarren azterketa mediku bat eskatuz. Martxoaren 26an, berriz, maiatzaren 7a arte atzeratu zuen deliberoa. 2015eko maiatzaren 7an Ibonen zigorraren etena baztertu zuen Parisko dei Auzitegiak. 2015eko maiatzaren 12an, Ibonek helegitea pausatu zuen Kasazio Kortearen aurrean, Frantziako instantzia juridiko gorena, epaileek legearen arabera jokatu duten baieztatzeaz arduratzen dena.2016ko ekainean kasazio gorteak 2014ko ekaineko epaia baliogabetu zuen. Prozedura berrabiarazi zen eta 2016ko azaroaren 24rako espero da auzia.
Data hori irtsi bitartean, herriko Sarek hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaurkoa izango da lehena. Manuel Lekuonan 19:00etan izango den mahai ingurua. Hurrengoa, kultur ekitaldia izango da, azaroaren 11n 20:00etan Okendo plazan.