Goizeko 10:30ean puntuan hasi da lasterketa. Aurretik 25 patinatzaileren taldea atera da.
Lehen metroetatik faboritoen taldeak bere nagusitasuna erakutsi du. Laupabost lagunetako taldetxoa egin da eta kilometroak egin ahala Ussama Ifranek eta Eneko Agirrezabalak tartea ireki dute.
Buruz buru ibili dira biak, baina azken kilometroan Eneko Agirrezabalek Ussama Ifran atzean utzi eta 21. edizio honetako garaile izan da 32 minutu baino gehiagoko denbora eginez.
Ander Sagarzazu hirugarren sailkatua segundo batzuetara iritsi da.
Lehen herritarra Raul Gomez Margallo izan dugu.
Emakumeen mailan, berriz, Hoki Guerrero hernaniarra izan da garaile. Agirrezabalek baino 10 minutu gehiago behar izan ditu helmugara iristeko.
Segundo batzuetara iritsi dira Rosa Uribe bigarren sailkatua eta hirugarren izan den Rebeca Villanueva, baita laugarren sailkatua eta lehen herritarra Anabel Eleno ere.
Patinatzaileak azkarrenak
Hala ere, korrikalariak baino 10 minutu lehenago, patinatzaileen lehia sutsua ikusi ahal izan da helmugara iristean.
Martin Berasategui jatetxeko aldapara neutralizatuak joan dira eta bertan eman diote hasiera lasterketari. Abiada handian igaro dira eta 22 minututan burutu dute ibilbidea.
Giro ederra
Korrikalari guztiak pixkanaka iritsi dira helmugara, batzuk nekea nabari zela, besteak bakarka, bikoteka edo familia kideekin pozik helmugara iristeagatik eta batzuk azken indarrekin esprina eginaz. Aurten omenduak izan diren Jalguneko lagunak ere iritsi dira helmugara.
Giro ederra izan da ibilbide osoan zehar eta herritarren animoak jaso dituzte korrikalariek.
Erraustegiaren aurkako aldarria egin du herritar talde batek eta beti bezala eskobako kideak izan dira azkenak helmugan.
Orain, Kros festaren txanda dugu. Etxeko txiki eta gazteak ari dira korrika erdiguneko kaleetan.
Krosa barrutik
Hau guztiaz gain, aurten berrikuntza modura, Lasarte-Oria Bai! krosa barrutik ikusteko aukera duzue.
Honekin batera lasterketako argazkiak eta bideo atalean, irabazleen hitzak entzuteko aukera ere baduzue.