Josu Olmosek hatz-mamiekin ukitu zuen brontzezko domina, baina azkenean ezin izan zuen kolkoratu. Dena den, meritu handiko 5. postua erdietsi zuen, txapelketa oso txukuna eginez. Fermin Balda berriz, 7. postuan sailkatu zen, lau borrokaldi gogorri aurre egin ostean.
Hurrengo asteburuetan ere han eta hemen konpetitzen arituko dira LOKEko judokak: kadete eta juniorrak Avilesen, juniorrak Amurrion eta seniorren Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak ere gerturatzen ari dira.