Arratsaldeak eman dio hasiera berrogei eguneko erronkari

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urr. 23a, 23:11

Babarrun jana, txaranga, buruhandia, muxikoak, antzerkia eta erronka izan dira gaur arratsaldeko ekintza nagusiak.

Goizeko ekintzen ostean, indarrak berreskuratu asmoz bazkari eder bat egin dute Okendoko karpan, eguerdian. Goizean zehar prestatutako babarrunak jan eta arratsaldeko egitaraua jarri da martxan. Aurretik, bazkalosteko ekintzak izan dira; antzerkitxoa, buruhandiak eta txaranga, besteak beste. Azken honek, Oaintxe in deu txarangaren doinuek eman diote ongi etorria arratsaldeko lehen orduei, Okendon.
 
Haur Bataioa 
 
Ordu erdiko tartean txarangaren erritmora dantzan ibili ostean, Lasarte-Oriako txikieI ongi etorria egin diete Okendo Plazako agertokian. Lau urte hauetan jaio diren haurreK harrera beroa jaso dute. Jaiotako urtearen arabera, lau taldetan banaturik, 'Xalala iki Riki', 'Han zeuden'. 'Tope Tomaxa' eta 'Txiki-txikia' abesti ezgaunak abestu dituzte, beste zenbait kanturen artean, Porrotx pailazoaren eta zortzikoteko kideekin batera. Ordubete inguruko omenalditxoa egin diete etxeko txikienei, eta oroigarria ere jaso du haur bakoitzak.
 
Txulalai erraldoia eta Muxikoak
 
Dantzarako tarteak ere bere lekua behar zuen izan gaurko egunez. Arratsaldeak aurrera egin ahala izan da gorputzak mugitzeko tarterik. Okendo Plazako karpan, Txulalai erraldoia egin dute lehenik eta muxikoak dantzatu dituzte ondoren. Ez edozein muxiko ordea. Aurten, estreinekoz, 'Lasarte-Oriarrak' muxikoa dantzatu baitute plazan bildutako herritarrek, Maider Oiartzabal eta David Egizabalek giodatuta.
 
Antzerkia eta erronka
 
Zambrako dantzariek, dantza emanaldia eskaini dute eta ATC-ko nesken txanda izan da gero. Hauek, anzterki labur bat egin diete bertan bildutako ikusleei.
 
Arratsaldeko ekitaldiekin amaitu eta gauekoei hasiera eman aurretik, erronkaren hasiera izan da. 40 eguneko erronkari eman zaio hasiera hain zuzen. Horretarako, zenbait ordezkarik Euskararen Maratoiaz eta erronkaz hitz batzuk eskaini ostean, lehenengo asteko ahobiziak deitu dituzte agertokira. 
 
 
Arratsaldeko ekitaldiekin osatutako argazki-bilduma