Goizeko 8:00etan Safri Duoren batukada doinuekin esnatu da Okendoko karpa eta ederki eskertu dute gaupasa egin duten gazteek.
Lasarte-Oria esnatzera berriz, zortzikoteko kideen diana eta txistulariak atera dira.
Salda eta munduko herrietako jakiak gosaltzeko aukera izan dute karpara hurbildu diren herritarrak.
Zortzikoteak diafreo saio txikia egin du atzoko estresa gainetik kentzeko.
Buruntzaldeako ibilbideen eguna dela eta, Urnieta-Aginaga ibilbidea egiten ari zen ipar martxako alde bat ere izan da bisitan.
Kirola eta kantua
Hamaikak aldera euria egin arren, jaialdia ez da eten eta giro ederra sortu da karpan.
Ipar martxarekin jarraituz, Ostadar SKTko sailak ibilbide txiki bat egin du eta Euskararen Maratoiko abestiak oinarri sinkroak ere egin dituzte.
Ttirriki Ttarrakako lagunen doinuek girotu dute karpa, baita Xumela koruko kantujirako abestiek ere.
Haurrerntzako eskulan tailerrak ere izan dira.
Anitzen sareak Maratoirako prestatutako bideo ikusi ahal izan da. Honetaz gain, Errumaniako dantza batzuk ere ikusi ahal izan dira oholtza gainean.
Ostean, Udal Euskaltegiko lagunen txirigotak umore puntua jarri dio egunari.
Euskal kirolek ere izan dute tartea. Urtzi Telleriak harri rektangularra, kubikoa eta bola altxa ditu. Harrijasotzaile erronka berezia ere izan da, Agus Mujikaren eta 5 urte dituen Arkaitzen artekoa, hain zuzen ere.
Hau guztiaz gain, Xumela koruak, Oiantxe in deu txarangak eta Ane Labaka bertsolariak bazkal aurrea girotu dute.
Babarrun lehiaketa
Goiza osoa izan dute, babarrun lehiaketan parte hartu duten zazpi taldeek haien plater gozoak prestatzeko.
Ordu batak aldera, platerak prest izan behar zituzten epaileek dastatzeko.
Irabazlea Lasartearra elkarteko A taldea izan da, Julian Beitia eta Javier Gainza.
Bisitak
Eta gaur ere bisita bereziak izan dira Euskararen Maratoian.
Bizkaiko Trapagaran herritik etorri dira Euskararen Maratoia ezagutzera. Abenduaren 3an, 16 orduko Maratoia egingo dute.
Lutxo Egia eta Egia Euskaraz batzordeko Aitziber Gurutzeaga ere izan dira oholtzan. Batak Bilbon eta besteak Egia auzoan euskararekin lotuta egin diren esperientziak azaldu dituzte.
Goizeko argazki eta bideo guztiak gure galeriatan ikusgai dituzue.