Musika eta dantza izan dira nagusi arratsaldean, Euskararen Maratoiaren gune nagusian.
Gazteklubeko haurrak izan dira bazkaldu ondoren oholtza gainera igotzen lehenak. Landaberri Ikastolako mende erdia ospatzeko sortu zuten kanta abestu dute eta dantza egitera ere animatu dira. Hauen ondoren musika eskolako haur eta gazteak izan dira agertokian. Biolin, eskusoinu eta txistu doinuek lagunduta, hiru kanta abestu dituzte eta Pailazoei eman diete txanda. Pirritx, Porrotx, Marimototx eta Takolok hartu dute orduan lekukoa. Hauek, herriko zenbait elkarterekin batera, abesti ezberdinak abestu eta dantzatu dituzte eta plazan bildutako herritar eta haurrek lagunduta giro bikaina sortu da Okendon. Ezusteko bixita bat ere jaso dure etxeko txikienek; Olentzero etorri da herritarrekin dantzatzera. Jalguneko kideak eta Burunzpe Gurasoen Elkarteak ere eskaini dute dantzaldia pailazoekin batera.
Hau amaitzean, Zunbatoia eta herritarren look aldaketarekin hasi dira Aldazan/k aldatzekorik bai? ekitalditxoaren baitan, plazan.
Arratsaldeko ekintzekin osatu ditugun argazki-bilduma eta bideo-bilduma hemen igusgai