Bazkari eder bat festan jarraitzeko!

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 22a

Eguerdian, herriko gaztetxoenek, bazkalosteko ekintzak izan dituzte Antonio Merceron. Honekin batera, munduko kultur hiriburutzako ordezkariekin bazkari eder bat egin dute eta rezibatukada izan da gero.

Goizeko ekintzen ostean, Rafafa Magoaren magia-ikuskizuna izan dute Lasarte-Oriako haur eta gazteek Antonio Merceron. Horretaz gain, jolas eta herri kirol ezberdinetan parte hartu dute etxeko txikiek Ostadarrek antolatuta.

Bitartean, Munduko Kultur Hiriburutzako ordezkari gonbidatuei ongi etorri egin eta bazkaltzera gonbidatu dituzte. Auto barruan,Okendo Plazako karpa barrura eraman dituzte ordezkariak eta guztiak oholtzara igota, Lasarte-Oria Munduko Kultur Hiriburu izendatu dute. Bazkariari eman diote hasiera jarraian, paella ederra haurrek euren bazkarian dastatu bezala.

Bazkaldu eta gero, lehenengo turista taldea azaldu da Okendotik. Orduntxe dantzak hartu du plaza ere eta bukatu berri zen bazkaria jaisteko aukera izan dute bertan bildutakoek. Oholtzara jarraian GazteKlubeko gaztetxoak igo dira eta rezibatukadarekin ekin zaio plaza hustu eta pailazoen emanaldirako prestaketa lanari.

Eguerdiko ekitaldiekin osatutako argazki-bilduma

Bazkaosteko irudiak

Bazkalosteko bideoak