Realak Espanyolen kontra jokatu zuen, eta bana berdindu. Manu Lareok sartu zuen talde donostiarraren gola, lehen zatiaren hasieran. Txuri-urdinek ezin izan zuten abantailari eutsi, eta Espanyolek banakoa sartu zuen bost minutu faltan. Sailkapenean bederatzigarren postuan da Reala, 6 punturekin.