Euskadi eta Akitaniako 24 gazte sortzaileentzat abiatu den mugikortasun programak sorkuntza ekosistema bat Euroeskualdean garatzen laguntzea du xede. Programa honi esker sortzaileei arreta handiena jarri ahalko zaie eta beraiekin topalekuak partekatu dira non sareak ehundu, ideiak konektatu eta beste tokiko-eskualdeko sorkuntza ekosistemen arteko sinergiak ahalbidetuko dira.
2016-2017 bitartean 3 deialdi argitaratuko dira: lehenengoa, 2016ko urrian; bigarrena, 2017ko urtarrilean; eta hirugarrena 2017ko apirilean. Indarrean dagoen deialdian hautatua ez den izangaiak hurrengo deialdietan aurkezteko aukera izango du.
Programa honek sortzaileei 2-3 eguneko egonaldiak eta sorkuntza ekintzailetza sustatzen duten espazioetara bisitak eskainiko dizkie baita bere proiektuak hobetzeko lanabesak eskuratu, sormena eta berrikuntza freskatu eta ideiak garatzeko inspirazioa elikatu.
Programa honen onuradunak Akitanian edo Euskadin erroldatuta dauden sortzaileak izan daitezke, 40 urte beherakoak nagusiki. Jarduera edo proiektua Ikus-arteak, Ikusentzunezkoak, Diseinua, Arte grafikoak, Teknologia berriak, Arkitektura, Artisautza, Moda eta Bitxigintzan aritzen direnek eskatu ahalko dute, enpresa proiektu bat edo sorkuntza-ekintzailetza egitasmo bat abian izan behar dute. Eta gehienez eskabide bat aurkeztu ahalko dute.
Oinarriak eta informazio gehiago Bitamine.net webgunean.