'Gure familia!' ipuin irakurketa Amaraun Klubean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 18a

Amaraun Kluba martxan jarriko da hurrengo astean. 2016-2017 ikasturteko honetako lehen saioa astelehenean 17:30etik 18:30era izango da Villa Mirentxuko hitzaldi aretoan.

'Gure familia!' izenburupean HH3·eta HH4 mailetako haurrek familia eta hauetan jasotzen diren egoera ezberdinak landuko dituzte ipuinaren bidez. Gaia ulergarri egiteko asmakizunak, abestiak eta poesiak ere izango dira.

Saioa haur guztiei irekia da eta doakoa. Hala ere, antolatzaileek saiora hurbilduko diren haurrek aurrez izen-ematea eskertzen dute. Ttakun KE-ko bulegoan, aisia@ttakun.eus helbidean edo 943 371 448 telefono zenbakian egin daiteke izena ematea.