Gipuzkoako Foru Aldunditik atera eta Santander Bankuaren egoitzaraino kalejira egin zuten. Bertan parte-hartzaileetako batzuk lurrean etzan ziren maindire zuria gainean zutela, gaixo egongo balira bezala.
Osasunaren kontura ez
Erraustegiaren kontrako Mugimenduak Ekintza honen bidez, bankuek eta enpresa handiek errauste plantaren eraikuntzarekin irabaziak izango dituztela salatu nahi izan zuten. “Irabazle bakarrak beraiek izango dira. Gaur egun Banco Santander eta La Caixak milioika euro jasotzen dituzte hilero-hilero SWAPei esker, bere garaian egindako mailegua erabili ez bada ere”.
Errauste-planta ez eraikitzeko bere esku dagoen guztia egingo duela jakitera eman zuen mugimenduak, “gure osasunaren kontura ez dira aberastuko!”.
Eta mugimenduko kideek ez dutela finantzatuko ere. “Jakin dezatela banku honetako zuzendariek gure diruarekin ez dutela kontatzen.”