Aukerarik ez Taintaren aurka (22-5)

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 17a

Axier Arteagak ez dio ongi ekin promozioko lau t'erdiko txapelketari. Ligaxkako lehenengo partiduan Iker Tainta nafarrarekin neurtu zituen indarrak, eta ezin izan zuen ezer egin: 22-5 galdu zuen Iruñeko Labriten.

Asteburu honetan edukiko du aukera herritarrak Labriteko arantzatxoa ateratzeko. Ugalderen kontra jokatuko du Arteaga II.ak