Sorturen batzarra asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 17a

Sortuk bere birfundaziorako prozesua hasi du eta herrian ere izango dira hainbat batzar militanteei informazioa eman eta aportazioak jasotzeko.

Lehenengoa, asteazkenean, urriaren 19an, izango da Xirimiri elkartean 19:00etan. Lehen saio honetan azalduko dira birfundazioaren nondik norakoak xehetasunez, eta ondoren, jendearen iritzi eta aportazioek ere lekua izango dutela aurreratu dute. Hurrengo batzarrak azaroaren 16an eta urtarrilaren 18an burutuko dira. 

Horrez gain, parte hartzeko aurretik akreditatu behar da. Akreditazioa online, www. partehartu.sortu.eus webgunean egin daiteke, edo presentzialki urriaren 19tik azaroaren 23 bitartean, asteazkenero, 19:00etatik 20:00ak arte Xirimiri Elkartean.