Irakurle txokoaren lehenengo saioa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 17a

Bihar abiatuko du herriko Irakurle txokoak ikasturte berria. 18:30ean izango da hitzordua Ttakunenean, Iñigo de Loyola kalean.

Lehenengo saio honetan Ramon Saizarbitoriaren ‘Lili eta biok’ eleberria aztertuko da. Honetan Lili 15 urteko neskatoa eta Faustino Iturbe psikologo ohi eta idazlearen istorioa kontatzen da. Ikasturte honetan ere Uxue Alberdiren gidaritza izango dute bertan biltzen diren literatur zaleek.

Hurrengo hitzorduan, azaroaren 15ekoan, berriz, Alaine Agirreren ‘X hil da’ lanak hartuko du protagonismoa. Kasu honetan, idazlea etorriko da Irakurle txokora herritarren inpresioak jaso eta solasaldian parte hartzera. Aipatu behar da parte hartzea irekia dela.