Bi domina Esteban Martinezentzat

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 14a

Primeran ekin diote konpetizio denboraldiari LOKEko judokek. Senior eta kadete kategorietako zenbait kide aritu ziren lehian iragan asteburuan.

Esteban Martinez seniorrak Ferrolen (Galizia) konpetitu zuen joan den asteazken eta ostegunean, Espainiako txapelketan. Bakarka brontzezko domina lortu zuen, 81 kilo azpikoen kategorian, bost borrokaldi gogor eta lehiaturen ostean. Taldeka, berriz, zilarra kolkoratu zuen. Astebete lehenago, Martinez bera eta Josu Olmos Irungo Superkopan aritu ziren. Martinezek lehen borrokaldia galdu zuen; Olmosek lehenengo borrokaldia irabazi eta brontzeagatiko pasea galdu zuen.

Kadeteak Frantzian

Ander Garrido, Yeray Mendibe eta Eneko Eizagirrek Paun konpetitu zuten: bakoitzak bi borrokaldi irabazi eta beste bi galdu zituen.