Euskareran Maratoiko haurren ongietorria eta dantzen entsegua

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 13a

Euskararen 9. Maratoiaren ekintzen barruan, urriaren 23an, 17:00etatik aurrera, aurreko Maratoiaz geroztik jaio diren haur guztiei ongietorria egingo zaie.

Hori dela eta, antolatzaileek guraso eta haur guztiei oholtzara igo edo plazara hurbiltzera gonbit egiten diete. 

2012ko urritik 2013ko abendura bitarte jaiotakoek  ‘Xalala Riki Riki’ dantzatuko dute; 2014 urtean  jaiotakoei, ‘Han zeunden’ egokitu zaie; 2015 urtean jaiotakoek , ‘Tope Tomatxa’ abestuko dute eta 2016 urtean jaiotakoek, berriz, ‘Txiki-txikia’.

Antolaketako kideek ohartarazi dutenez, lanak bideratu nahian, oholtzara igo nahi duten familiek izena eman beharko dute. Izen-ematea 943 371 448 zenbakian edo aisia@ttakun.eus emailean egin daiteke. Mezuan familiako kide kopurua zehaztea eskatzen dute antolatzaileek.

Bestetik, koreografiak freskatzeko entsegua egingo dela ere jakitera eman dute. Saioa urriaren 17an, 17:00etan izango da, Landaberri BHIn.