Udaleko zerbitzuetako langileak irailean hasi ziren lanean eta dagoeneko eremu txiki batekoak falta dira aldatzeko.
Kontsumo baxuko argiak
Udalak adierazi duenez, berritze hau pertsonen nahiz ibilgailuen zirkulazio handiko eremu horrek dituen argiztapen arazoak konpontzeko egingo da.
Kale-argien hornidura Lasarte-Oriako Setalde enpresari esleitu zaio eta 49.610 euroko aurrekontua du. Farola berriak kontsumo baxukoak dira.
Berritze gehiago
Era berean, jakitera eman duenez, Udalak beste lizitazio bat egingo du, Kale Nagusiko gainerako eremuan jarduteko, baita udalerriko zenbait “puntu beltzetan” argiztapenaren arazoa konpontzeko ere.