Ipuin kontalari saioak haur liburutegian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 12a

Ostegunean, Manuel Lekuona kultur etxeko haur liburutegian, ikasturte honetako lehen ipuin saioa izango da.

Honetan, Pello Añorgak 4 eta 5 urteko haurrei zuzendutako ipuinak eskainiko ditu. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Saioak

Haur liburutegiko arduradunek jakitera eman dutenez, beste sei saio izango dira abendura bitartean. Programaren helburua ume-umetatik irakurzaletasuna sustatzea da. Ipuin kontalari lanetan, Pello Añorga eta Kontukantoiko lagunak izango dira.

Honela, Pello Añorgak 4 eta 5 urte bitarteko saioa egingo du. Ostegunekoaz gain, azaroaren 17an eta abenduaren 19an ipuinak kontatuko ditu.

Kontukantoiko kideak, berriz, 6 eta 8 urteko haurrak murgilduko dituzte ipuin eta kontakizunen munduan. Lehen saioa, urriaren 25ean izango da. Gainontzekoak azaroaren 10ean, azaroaren 24an eta abenduaren 14an izango dira.

Saio guztiak 18:00etan hasiko dira.

Oharrak

Haur liburutegiko kideek ohartarazten dutenez,  oso garrantzizkoa da jarduera bakoitza zein adinentzat den errespetatzea. Horretaz gain, gogorarazten da haurrak bakarrik egongo direla aretoan, eta handik ezingo direla irten ipuin kontaketak dirauen bitartean.