Ohiko Udalbatzarra izango da bihar

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 10a

Lasarte-Oriako Udalbatzarrak bihar urriko ohiko bilkura egingo du, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Batzarkideek hainbat gai izango dituzte mahai gainean. Azpimarragarriena, bizitegi-eraikinen beheko solairuetako lokaletan etxebizitzaren erabilera ezartzeko araudiari egindako alegazioaren ebazpen eta behin betiko onespena da. Honetaz gain, 2017 urteko taxien tarifa edo Bakezko epaile titularra eta ordezko epailea izendatzeko proposamen berria ere eztabaidatu behar dituzte, baita PPk aurkeztutako bi mozio ere. Horietako bat San Pedro jaietako omenduei buruzkoa da.

Era berean, kontu-hartzaileak gaur arte bideratu dituen erreparoak azalduko ditu. Amaieran, alderdi ezberdinek eta herritarrek haien erregu eta kexak azaltzeko aukera izango dute.