Nesken taldea osatzeko bigarren bilera gaur

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 20a

Ostadar SKTren areto-futbol alorra buru-belarri ari da lanean, aurtengo denboraldirako nesken taldea osatu asmoz. Hori dela eta, bigarren bilera egingo dute gaur, Michelingo kirol-gunean, 19:00etatik aurrera.

Interesa daukaten neskek e-mail bat idatzi dezakete eta ostadarfutsal@gmail.com helbidera bidali, edo 699 42 02 39 telefonora deitu edo whatsapp-a bidali.