Katekesiko arduradunek azaldu dutenez, lehen hezkuntzako lehenengo mailan dauden haurrek izena eman behar dute, lehen Jaunartzea hartzeko beharrezkoak diren 3 urteak egiteko. Saioak hileko lehenengo larunbatean eta hirugarren larunbatean izango dira, 11:00etan. Izen-ematea urriak 1ean, goizeko 11:00etan San Pedro elizan egingo da.
Gainontzeko mailak honako ordu eta egunetan agertu beharko dira: bigarren mailako gaztetxoak hileko bigarren larunbatean eta laugarren larunbatean, 12:00etan eta hirugarren mailakoak hileko lehenengo larunbatean eta hirugarren larunbatean, 12:00etan.