Hauteskundeek hain ohikoa ez den argazkia utzi dute Lasarte-Orian. PSE-EEk bozka gehien eskuratu arren, 2.078, EAJ oso gertu geratu da 2.023rekin. 2012an PSE-EEk 3.233 bozka eskuratu zituen, hau da 1.155 bozka gehiago. Hirugarren indarra EHBildu izan da 1.882 bozkarekin nahiz eta honek ere 2012ko emaitzekin alderatuta, 359ko galera pairatu. Elkarrekin Podemos alderdiak 1.356 bozka eskuratu ditu eta Hauteskunde Orokorretan gurean lortutako emaitzarekin oso azpitik geratu da. Orduan alderdi moreak 2.883 bozka eskuratu zituen lehenenego indar bilakatuz.
Gainontzean, PPk 699 bozka eskuratu ditu, 2012an baino 156 gutxiago eta Ciudadanosek lehenengo aldiz 218.
Parte hartzearen datuari dagokionez, Hauteskunde orokorrekin alderatuta, 12 puntutan jaitsi egin zen, atzokoan %60,21ekoa izan zen parte hartzea gurean eta guztira 14.141 herritar zeuden deituta hauteskundeetan parte hartzera.