Intza KEren pilota eskolan izena eman daiteke

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 13a

Denboraldi berri bati ekingo diote ostegun honetan Intza KEko pilota eskolako kideek, Michelingo frontoian. Oraindik zabalik dago izena emateko epea. Eskolan parte hartzeko interesa dutenek, frontoi horretara bertara gerturatu beharko dute, astearte eta ostegunetan, 18:30etik 20:30era bitartean, eta Jose Felix Solanorekin hitz egin. Prezioa 100 eurokoa da.

Benjamin eta alebinek 18:30etik 20:00etara entrenatuko dute, astearte eta ostegunetan. Infantil eta kadeteek, berriz, 19:00etatik 20:30era. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pilota ikasturtearen egutegia eskola egutegiaren berbera izango da.