Helburua urbanizazioa berritu, espaloiak zabaldu eta irisgarritasuna hobetzea da. “Besteak beste, barandak ipiniko dira partzela-mugetan, baita eskubandak ere, Buenos Aires aldapako irisgarritasuna errazteko xedearekin”. Zerbitzuetako aireko azpiegiturak ere lurperatuko dituzte.
Eusko Jaurlaritzak finantzatua den obra honek 532.097 euroko kostua du, eta burutzeko epea hiru hilabete eta erdikoa da. Lanketa nagusia Buenos Aires aldapan egingo da, biribilgunetik hasi eta Larrekoetxe Bideko 3. zenbakiaren ondoan dagoen bidegurutzeraino. Horretarako, ordea, ibilgailuen zirkulazioa norabide bakarrera mugatuko da Larrekoetxe Bideko tartean.
Honetaz gain, Udalak obra egingo duen Construcciones Artzamendi enpresak, hobekuntza moduan, beheko biribilgunea eta Loidi Kalea asfaltatzea eskaini duela jakitera eman du.