Alderdi politikoetako kideak herritarrekin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 18a

Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak aukeratuko dituzte herritarrek, hilaren 25ean eta horren ondorioz, Lasarte-Oriako zenbait alderdi politikoetako kideak, herriko kaleetan barrena ibili ziren ostiral eta larunbatean.

Hauteskunde eguna gerturatzen ari da, piskanaka eta alderdiek martxan dituzten hauteskunde kanpainek, herriko kaleak hartu zituzten ostiral eta larunbat goizean. 
PSE-EEko kideak, ostiralean, karpa infromatiboa jarri zuten Jaizkibel plazan. Mahaira hurbildu zirenei, goxokiak eta larrosak ere banatu zizkieten. EH Bildu eta Elkarrekin Podemoseko kideak berriz, larunbatean ikusi ahal izan genituen, herriko kaxkoan.  
EH Bilduko alderdikideak, ipar martxa egiteko asmoz zuten, baina eguraldi txarra medio, bertan behera uztea erabaki bazuten ere, ekintza moldatu eta Lasarte-Oriako erdigunean barrena ibili ziren. Herritarrekin hizketan aritu ziren goizean zehar;  euren kezkak eta proposamenak jaso eta informazio elkarbanatu zuten. Arratsaldean, berriz, Bilboko Miribilla - Bilbo Arena kirol gunean izan zen ekitaldira hurbildu ziren alderdiko kideak.
Kale Nagusian berriz, Elkarrekin Podemos alderdiko kideek mahai informatiboa jarri zuten. Hauek ere, herritarrengana gerturatu eta informazioa eskaini zieten. Eguerdi aldera, globoak, zapiak eta goxokiak banatu zizkieten karpara gerturatzen ziren herritarrei. 
Hainbat eta hainbat izan ziren alderdien programak ezagutzera hurbildu ziren Lasarte-Oriatarrak.
 

Asteko hitzorduak
Hausteskunde kanpainako azken astea dute, hau, alderdiiek. Azken txanpa honetan, oraindik ere zalantzan dauden herritarrei haien aldeko botoa ematera gonbidatuko dituzte. Horretarako, berriro ere kalera aterako dira alderdiko kideak. 
EHBilduk ekitaldia antolatu du Okendo plazan. 18:30etatik aurrera, pintxoak eta musika izango dira eta 19:00etan, Larraitz Ugarte eta Ander Rodriguez Gipuzkoako zerrendako kideek solasaldia eskainiko dute. 
Bestalde, asteazkenean, azokan izango dira PPko kideak, beste alderdien artean.