Udal Musika eskolan izena emateko epea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 2a

Irailaren 15a bitartean udal musika eskolan izena emateko aukera dago.

Matrikula epea uztailean izan zen baina epe honetan, plaza libreak dituzten Musika Hizkuntza eta instrumentuetara apuntatzeko aukera izango da. Izena ematea kultur etxean bertan egin behar da.

Laguntza ekonomikoren bat jasotzen dituztenentzat salbuespenak eta hobariak daude. Gazte txartela munizipala edo Eusko Jaurlaritzarena dutenentzat %10 deskontua dago eta familia ugarientzat %30eko beherapena. Kuotatan bonifikazioak eskatu ahal izango dira familia unitateko bi kidek izena ematen badute eskolan.