Kirol guneetan neguko ordutegia martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 2a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak jakitera eman duenez, atzo ezarri zen neguko ordutegia herriko kirol instalazioetan.

Era honetara, kiroldegiko guneak astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:30era erabili ahal dira. Larunbatetan 9:00etatik 20:00etara dago irekia eta igandeetan berriz, goizean 9:00etatik 13:00etara.

Michelingo Kirol guneari dagokionez, astelehenetik ostiralera arratsaldez egongo da irekia, 15:30etik 22:30era. Larunbatetan, berriz, egun osoz erabili ahalko dira gune ezberdinak, 9:00etatik 20:00etara, eta igandetan goizez bakarrik 9:00etatik 13:00etara.