Posta bidezko bozka bideratzeko laguntza

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 2a

Irailaren 25ean Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak ospatuko direla eta, Lasarte-Oriako EAJ eta PSE-EE alderdiek posta bidezko botoa tramitatzeko laguntza dute martxan. Irailaren 15era arte bideratu ahalko da bozka.

Lasarte-Oriako Alderdi Sozialistak Gambo kalean kokatua dagoen Casa del Pueblo-n ari da laguntza zerbitzua eskaintzen, astelehenetik igandera 8:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, baita 943 372 869 telefono zenbakian ere.

EAJk berriz, posta bidezko botoa tramitatzeko zalantza guztiak argitzeko ondorengo telefono zenbakiak jarri ditu herritarren eskura, 689 719 018 eta 943 363 409.

Era berean, gaixotasuna edo ezintasun batengatik dela eta etxetik atera ezin duten herritarrek etxetik bozka emateko aukera dutela gogorarazten dute alderdiek.