Emakumeen zentroko ikastaroak prest

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 4a

Bihartik eta asteazkena bitartean eman beharko da izena Emakume zentroko ikastaroetan. Ohi bezala erabiltzaileek eskaintza zabala dute aukeran.

Ikasturte hasierarekin batera, ikastaro eskaintza berria egiten du udalak herriko espazio ezberdinetan. Emakumeen Zentroan, bihar, astelehena, hasi eta asteazkenera bitartean eman beharko da izena ikastaroetan.

Eskaintzaren barruan, hainbat ikastaro doan emango dira Emakumeen zentroan, kantua, jantzi konponketa eta patroiak, kakorratz-lanak, bitxien tailerra, emakumeen arteko elkarrizketak, orratz-lanak, batuka eta euskara txokoa.

Gainontzekoengatik matrikula bat ordaindu beharko da; biodantza, eskulanak, ehoziriak, Tai-Xia, Yoga, Sabel-dantza eta antzerkia.

Ikastaroan izena eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plazak zentrotik jakitera eman dutenez. Zozketa hau irailaren 8an 12:00etan egingo litzateke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, emakumeen zentroan bertan eska daiteke 9:30etik 13:00tara eta 15:30etik 19:30erako ordutegian. Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasun edukiak, ahalduntze prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuko den. Horretaz gain, Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onartua duen planean adostutako hizkuntza-jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.