LOKEko tenis ataleko arduradunek jakitera eman dutenez, ikasturtea irailaren 5ean hasiko da eta ordutegi eskaintza aurreko urtekoa izango da. Honetaz gain, lehen bi asteak taldeak antolatzeko izango direla ohartarazi dute.
Deialdia aurreko urteetan kirol jarduera honetan parte hartu duten ikasleei irekia dago, baita tenisean lehen pausoak eman nahi dituzten herritarrei ere.
Ordutegiei buruzko informazio gehiago edo izena emateko ataleko arduradunekin harremanetan jarri behar da. Irailaren 5etik aurrera, Michelingo Kirol gunean izango dira arratsaldez, 18:30etik hasita. Kirol Gunera hurbildu ezin direnek, berriz, 647 156 146 telefono zenbakira deitu dezakete.