LOKEko judokek gaur hasiko dute denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 5a

Udan zehar indarrak berritu ostean, denboraldi berri bati ekiteko prest daude LOKEko judokak. Gaur arratsaldean hasiko dituzte entrenamenduak.

Kimonoak jantzi eta Kiroldegiko tatamira bueltatuko dira gaur LOKEko judokak, 16/17 denboraldia prestatzen hasteko. 

7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek 18:30etik 19:30era bitartean entrenatuko dute. Ondoren, 12 urtetik aurrerakoen txanda izango da, 19:30etik 20:30era. 

Denboraldian zehar astelehen eta ostiraletan entrenatuko dute 7 eta 11 urte bitartekoek, 18:30etik 19:30era. 12 urtetik gorakoak, berriz, astean hirutan ariko dira: astelehen, asteazken eta ostiraletan. Entrenamendu-orduak honakoak izango dira, hurrenez hurren: 19:30etik 20:30era, 18:30etik 20:30era eta 19:30etik 21:00etara.