Agirre lehendakariaren inguruko gogoeta

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 5a

Herriko Ganbo Iturri elkarteak larunbatean egingo du Elkarbizi taldearen zortzigarren ikastaroa,11:00etatik aurrera, Andoaingo Urigain Etxeko areto nagusian. “Agirre Lehendakari. Guztion arteko bat-egitea eta bake soziala, gerren ondoko bizikidetza eraikitzeko (1936-1945)” izango da ekitaldian jorratuko den gaia.

Joxan Rodriguez Ranz historialari andoaindarra izango da hizlari. Deustoko Unibertsitateak Donostian duen campusaren errektoreordea izateaz gain, Joxan Rodriguez Agirre lehendakariaren biografiaren egileetako bat da. 

“XX. mendeko gerrek utzi zuten triskantzaren aurrean, euskal erakundeek zabaldu zuten mezu humanista aztertzea da ikastaroaren helburua. Galdera litzateke ia Agirreren ideia eta jokabideak zenbateraino diren iradokigarriak gaur eguneko bizikidetza berreraikitze-lanetarako”.

Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak dira eta izena emateko epea irailaren 8an bukatuko da. Izen ematea, helbide elektroniko honetan egin daiteke: ganboiturri@gmail.com