Hala ere, gaurtik eta urrira bitartean, lehenengo hitzordu garrantzitsua prestatzen hasiko da taldea, Euskararen Maratoia. Alboka abesbatzak, Erketz eta Zero Setterekin batera igande gaueko azken orduak alaituko baititu.
Honetaz gain, urrian Logroñoko Orfeoiaren bisita jasoko du taldeak. Errioxako abesbatzak kontzertua eskainiko du urriaren batean, Ama Brigitarren komentuan. Egitarau polita eta anitza aurkeztuko duela aurreratu dute.
Azkenik, abesbatzak herritarrak taldearen parte izatera gonbidatu nahi ditu. Horregatik entsegu batera hurbiltzeko animatzen ditu. Entseguak Arantzazuko Ama elizaren azpiko lokalean dira astelehen eta ostegunetan 20:00etan. Abesbatzako kide izan nahi duten 15 eta 55 urte arteko herritarrek entseguetara gerturatu eta proba egin ahal dute “izan ere ez da zertan solfeorik jakin behar kantuan gurekin aritzeko”.
Informazio gehiagorako 657 651 269 telefonora edota junta@albokaabesbatza.com helbidera idatz daiteke.