Goiztiarrenak EHBilduko kideak izan ziren. Osteguna arratsaldean, Kale Nagusiko erdiguneko geltoki ondoan, pintxoa dastatu, Areatzako ekitaldi ikusi eta musikaz gozatu ahal izan zuten.
Gauerdian, beste alderdien antzera, kartelak itsatsi zituzten zegozkien eremuetan.
Era honetara, irailaren 23ra arte, alderdiek herritarren bozka bereganatzen saiatuko dira. Asteazkenetan, alderdi ezberdinak azokan izango dira noski. Baina beste motako ekintzak ere izango dira.
Hauteskunde-mahaiak
Hau guztiaz gain, Zumaburu ikastetxea segurtasun arazoak itxita dagoenez, berta, kokatzen ziren 7. eta 8. ataletako hauteskunde-mahaiak lekuz aldatuko direla jakitera ematen du Lasarte-Oriako Udalak.
Era honetara, irailaren 25ean hauteskunde-mahai horietako kide direnek edo bertan bozkatu behar duten herritarrek Biyak Bat Jubilatuen Elkartera joan beharko dute.
Aldaketak hurrengo atari hauetan erroldatuta daudenpertsonei eragiten die: Erribera kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 zenbakiak; Zumaburu kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 14 eta 16 zenbakiak; Andapa kalea 1 zenbakia; Ganbo 1 zenbakia; Kale Nagusia 32, 34, 36, 38, 42, 44, 46, 60 eta 70 zenbakiak eta Ola kalea 1, 2, 4, 6, 8, 10, 12 eta 14.